Kanpinetik oso gertu San Vitores menditik eta Tuyo mendizerretatik paseatzeko aukera izango duzu. Atalaya, Cantoblanco, Montemayor, Somo eta horrelako hainbat mendi tontorrak ere ezagutuko dituzu. Horiek guztiak 700-1000 metrokoak dira eta horietan haritzak, arteak, ametzak eta pinuak aurkituko dituzu. www.cuadrilladeanana.es webgunean informazio gehiago bila dezakezu.
Inguruetaz gehiago gozatzeko guk prestatutako ibilbideak erabil ditzakezu oinez edota mendiko bizikletaz eta aurki itzazu orkatzak, untxiak, basurdeak, eperrak, hontzak eta gure inguruan ibiltzen diren hainbat ” auzotar”.
Autoa hartuz gero, 5 minututan Pobes-en egongo zara eta Bayas Ibaian arrantzan egin dezakezu.
10 minututan Kuartangoko Harana, Argantzon eta Zadorra Ibaia izango dituzu.
Gesaltza-Añana deritzon ospetsu hori 15 minututan dago, eta beste leku batzuk hala nola: Santa Katalinako lorategi botanikoa, Trespuentes-en (Iruña de Oca) eta Yeserias-eko meategiak Paul-en.
20 minututan Gasteizen egongo zara eta hiriburuak eskaintzen dizun guztiaz gozatuko duzu. Horietaz gain, Arabako Errioxara ere helduko zara eta hor Errioxako Ardoa dastatzeko aukera izango duzu..
25 minutu nahikoak izango dira Lantaron-Sobron-era heltzeko eta hortxe bertan abentura-kirolak burutzea eskura izango duzu. Bertan, Uraren museoa dago eta laster bainuetxea irekiko dute.
40 minututan Valderejo Parke Naturala aurkituko duzu.
Ordu batean, Bilbon egongo zara.

Kontuan hartu gure laguntzarekin ez duzu arazorik izango leku horiek guztietara heltzeko eta ahal duzun gehien probetxua ateratzeko!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR