Kanpinean 5 bungalow normala (4 pertsona arte gomendatua) eta 4 egurrezko bungalowa terrazarekin (6 pertsona arte gomendatua) daude alokatzeko. Horietan zure oporraldiak eta asteburuak bereziak izango dira eta aukera anitzak izango dituzu zure atsedenaldiaz gozatzeko.
Animaliak gure bungalow guztietan ongi etorriak dira (Gehienez 2)!!!
Gure bungalow guztiek honako hauek dituzte: aire girotua, berogailua, telebista, ur beroa, dutxadun bainugela, sukaldea tresna guztiekin (mikrouhin-labea, kafegailua), garbiketa-artikuluak, toallak eta oheko arropa (izarak eta nordikoak) eta mahai eta aulkidun lorategia.
Gelen banaketa:
Mobilhome granatea:
1,35eko ohe bikoitzeko logela, 90eko 2 oheko logela.
Portxedun egurrezko bungalowa:
1,35eko ohe bikoitzeko logela, litera 1eko logela (90eko oheak) eta 1,35eko sofa-ohea.
Ostatuen ondoan aparkatzea barne.
